Itxi

20. jardunaldia

Celta-Reala (0-1): Aurrerapausoa

Sara Lavado

Erredakzioa

Urrezko hiru puntu eskuratu ditu Donostiako taldeak Nsuek 58. minutuan sartutako golari esker. Lidergoan da une honetan Reala igandean Herculesek egingo duenaren zain.

Garrantzi handiko hiru puntu batu ditu Realak Vigoko Celtari egindako bisitan. Nsuek 58. minutuan sartutako golari esker irabazi dute donostiarrek.

Kostata sartu da Donostiako taldea partidan. Galduta eta ideiarik gabe agertu da hasierako minutuetan, baina minutuek aurrera egin ahala hobera egin du jokoak. Baloiaren jabetza etxekoentzat zen, baina ez ziren Realaren defentsa gainditzeko gai. 30. minutuan heldu da Lasarteren gizonen aurreneko aukera: jokaldi polita Prieto eta Nsueren artean eta azken honek ezin izan du ondo bukatu.

Bigarren zatian hamarrekin jokatu du Celtak Iago Aspasek gorri ikusi baitu. 58. minutuan Realaren gola lortu du Nsuek: eskuinetik erdiratu du Xabi Prietok eta Mallorcako jokalariak buruz zulatu du sarea. Bi minutu geroago partida erabakita uzteko aukera izan du Agirretxek, baina ez du asmatu.

Lidergoan da une honetan Reala igandean Herculesek egingo duenaren zain.

Fitxa teknikoa:

0 - Celta: Falcon; Hugo Mallo, Tuñez, Jordi, Roberto Lago; Lopez Garai, Bustos (Oriol Riera, 84''); Saulo (Trashorras, 46''), Iago Aspas, Toni (Botelho, 66''); Joselu.

1 - Reala: Bravo; Carlos Martinez, Labaka, Ansotegi, Mikel; Diego Rivas, Elustondo (Markel, 76''); Nsue, Xabi Prieto,Griezmann (Sergio, 73''); Agirretxe (Bueno, 63'').

Golak:

0-1, 58'': Nsue.