Itxi

Urriza eta Lizasoren aurka

Erremontea: Patxi Zeberiorentzat seigarren txapela (40-34)

Txetxu Urbieta

Erredakzioa

Imanol Badiolarekin batera, partida ederra, luzea eta borrokatua irabazi du Zeberiok.

Patxi Zeberiok eta Imanol Badiolak 40 eta 34 irabazi dute Javier Urriza eta Iñaki Lizsoren aurka gaur Galarretan jokatu den binakako txapelketako finala.

Finala ederra izan da, luzea eta borrokatua. Gorriz aritu diren Zeberio eta Badiola izan dira nagusi baina galtzaileak ere primeran aritu dira. Zeberiok gaur seigarren aldiz jantzi du txapela marka berria ezarriz. Badiolak berriz gaur lortu du aurreneko titulo nagusia.