Manifestazioa
Ehunka lagunek Rego Vidalen askapena eskatu dute Donostian
Erredakzioa
Manifestariek osasun arazoengatik ETAko presoa askatzea nahi dute. Rego Vidalek 70 urte ditu eta diabetesa eta bihotzeko gaixotasun bat du.
200 lagun inguruk manifestazio bat egin dute Donostian Juan Jose Rego Vidal 70 urteko ETAko presoaren askapena eskatzeko. Regok diabetesa eta bihotzeko gaixotasun bat du, beste gaitz batzuen artean.
Manifestariak Boulebardetik irten dira eta Gipuzkoako kapitaleko erdigunea zeharkatu dute ''Presoak borrokan. Rego askatu'' lelopean.
Protesta irten diren tokian amaitu da istilurik sortu gabe.