Itxi

"Ez ditu arazoak konpontzen"

Urkullu: "Patxi Lopezen proiektua itxura hutsa da"

Erredakzioa

EAJren presidenteak adierazi duenez, "arazoa ez da komunikazioa, baizik eta Gobernuak ez dituela pertsonen arazoak konpontzen, Gobernuak ez du funtzionatzen".

Iñigo Urkullu EAJren presidenteak Eusko Jaurlaritzak legealdi honetarako finkatu dituen helburuak kritikatu ditu. Bere ustez, Patxi Lopezen proiektuak "ez du oinarririk, itxura hutsa da".

Bilbon eskainitako prentsa aurrekoan "lehendakariak arazoak konpontzeko propaganda beharrezkoa" dela esan du Urkulluk, "horregatik ''komunikazioaren astea'' da hau".

EAJren presidenteak adierazi duenez, "arazoa ez da komunikazioa, baizik eta Gobernuak ez dituela pertsonen arazoak konpontzen, Gobernuak ez du funtzionatzen".

Urkulluk lehendakariarekin izango duen bileraren inguruan ere mintzatu da: "deitzen didanean EAJren ''kontratu soziala'' aurkeztuko diot, Euskadik dituen hamar lehentasun eta proiektuekin".