Itxi

ACB (18. jardunaldia)

Granada-Bilbao Basket (66-78): Garaipena aurkari zuzen baten aurka

Erredakzioa

Errebotean izandako nagusitasuna eta Banic, Mumbru eta Seibutis jokalariek osatutako hirukotea izan dira garaipenaren oinarriak.

Bizkaia Bilbao Basketek garrantzi handiko garaipena eskuratu du CB Granada taldearen pabiloian. Jaitsiera saihesteko lehian aurkari zuzena da Andaluziako taldea eta horregatik balio bikoitza dauka garaipenak.

Errebotean izandako nagusitasuna eta Banic, Mumbru eta Seibutis jokalariek osatutako hirukotea izan dira garaipenaren oinarriak. Rafa Pueyok zuzendu du taldea, baina harmailetan Katsikaris izan da.

Denboraldiko bosgarren partida irabazi eta arnasa pixka bat hartu ahal izango dute bizkaitarrek.

Fitxa teknikoa:

66 - CB Granada (17+19+12+18): Gianella (2), Hunter (4), Ingles (15), Hendrix (8), Gutierrez (4) -hasierako bostekoa-, Stefansson (16), Rannikko (9), Jasen (8) eta Jesus Fernandez (-).

78 - Bilbao Basket (18+17+17+26): Rodriguez (9), Warren (3), Mumbrú (15), Hervelle (6), Banic (20) -hasierako bostekoa-, Moiso (1), Vazquez (-), Seibutis (14), Markota (1) Blums (-) eta Salgado (9).