Itxi

Erreakzioak

Ares: "ETAk terrorismoan jarraitzeko ideia berretsi du"

Erredakzioa

"Politikoki eta sozialki bat egin eta fronte guztietatik talde terroristari aurka egiteko beharra" nabarmendu du sailburuak. Urizarrek (EA) komunikatuaren balorazio positiboa egin du.

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak ohartarazi duenez, "ETAk terrorismoan ekinean jarraitzeko ideia berretsi du eta abertzale erradikalak ekintza politikoan jarraitzeko animatu ditu" azken orduetan ezagutzera eman den komunikatuan.

Aresek ETAri aurre egiten jarraitu behar dugula eta "terrorismoaren babesa eta politika bateraezinak direla jakin behar dute abertzale erradikalek", nabarmendu du.

Barneko ministroak azpimarratu duenez, "ETAk, euskal gizartearen eta zenbait abertzaleren aurkako gaitzespena erakutsi du; bai euskaldunek eta bai abertzaleek (ozen oraingoan ere esateko eta berengandik aldentzeko ausardiarik ez badute ere) terrorismoa desagertzea nahi dutelako".

EAJ

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak ETAk “euskal gizartearen gehiengoak nahi duena ez esatea" kritikatu du: "leihoa itxi dezala eta behin betiko terrorismoa utzi dezala".

"ETAk, talde terrorista bat izanda, mundu guztiarengan babes politikoa ezarri nahi du", adierazi du Urkulluk.

Urkulluren iritsiz, komunikatu hori "ETAren barneko munduari zuzenduta dagoela dirudi, indar guztiak biltzeko beharra ikusita".

EA

Peio Urizar EAko idazkari nagusiak ETAren komunikatuaren balorazio positiboa egin du, "egoerari laguntzen diolako".

Urizarren ustez, ezker abertzaleak gizarteak duela asko eskatzen ziona egin du, hau da, "aurrea hartzea" eta "ETAri bidea markatzea", etorkizuna politikan dagoela adieraziz.

PP

Leopoldo Barreda EAEko PPko bozeramaleak adierazi duenez, "ez du ezer berririk esaten, ez ditu armak utzi, ez du euskal gizartearen gehiengoaren borondatea errespetatzen" eta horren ordez, "gizarte horren borondateari gaineratzearen asmoa errepikatzen dute".

Barredaren arabera, "talde terrorista batek ere ez dauka sinesgarritasunik demokraziari buruz hitz egiten".

Dokumentuan ikus daitekeena "ETAren barnekoei zuzenduta" dagoela eta "gizarte demokratikoaren aurkako mehatxua" dela adierazi du ere.

Aralar

Aralarren ustez, "kontraesankorra" da ETAk ezker abertzalearen Anoetako proposamena onartzea eta "borroka armatuarekin jarraitzea".

ETAren azkeneko komunikatuan "beste hizkera" bat ikus daitekeela adierazi dute alderditik, baina gizarteak nahi duena "bortizkeriaren etena" dela azpimarratu dute.

ETAk "Euskal Herriak bakea bortizkeriarekin ez duela lortuko" onartzea positibo ikusi du, baina hori ezagutu ostean "borroka armatuarekin jarraitzea erabakitzea" ez dute ulertzen, "berezko eta besteen kaltea eta mina besterik ez baitute lortzen.

Albisteak (1)