Itxi

Hauteskundeak Ukranian

Timoshenko eta Yanukóvich bigarren biran lehiatuko dira

Erredakzioa

Victor Yushenko herrialdeko presidentea kanpoan geratu da bosgarren hautagairik bozkatuena izanik. Inork ez du gehiengo absolutua lortu.

Victor Yanukovich oposizioko liderra eta Yulia Timoshenko lehen ministroa Ukraniako presidentzia lehiatuko dute bigarren biran, zundaketen emaitzen arabera.

Oposizioko liderrak botoen % 35,6 lortu du eta Gobernuko buruzagiak % 35,72, lehenengo biran irabazteko beharrezkoa den gehiengo absolutua inork ez du lortu.

Herritarrek alde batera utzi dute oraingo presidentea. Victor Yushenko hauteskundeetatik kanpo geratu da, botoen % 5,61 lortuz, bosgarren postuan.

Yulia Timoshenko Ukraniako lehen ministroak "alderdi demokratikoen batasunerako deia" egin du "bigarren biran".

"Gaurtik aurrera negoziatzeko prest nago, indar demokratikoek batera aurrera egin dezagun", adierazi du Timoshenkok. Bere ustez, alderdi demokratikoek botoen % 60 baino gehiago eskuratu dute.

Bigarren bira datorren otsailaren 7an egingo dute.