Itxi

Emakumeen kontrako indarkeria

21 urteko neska bat larri zauritu da bortxaketa bat saihesteagatik

Euskadi Irratia

Erredakzioa

Bost metroko altueratik erori da Barakaldoko Erribera kalean eta zantzu guztien arabera bortxaketa batetik ihes egiten ari zen, DYAk jakitera eman duenez.

21 urteko neska bat larri zauritu da, itxura guztien arabera bortxaketa saiakera batetik ihes egin duenean, bost metroko altueratik erorita, Euskadi Irratiak DYAko iturriak aipatuta jakitera eman duenez.

Badirudi, neska gazteak bortxaketa saiakera saihestu nahi zuela Barakaldoko Erribera kalean, Novotel hotelaren ondoan, bost metroko altueratik behera erori denean.

23:30ak aldera gertatu da ezbeharra eta neska Gurutzetako ospitalera eraman dute, ez du konorterik galdu, baina larri zauritu da.

Erasotzailea bilatzeko eta erasoa nolakoa izan zen zehazteko lanari ekin dio Ertzaintzak, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.