Urteko lehen proba
Euskaltelek Tour Down Underrarekin hasiko du denboraldia
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Australian korrituko da urtarrilaren 19 hasi eta hilabete bereko 24ra arte.
Euskaltel-Euskadik asteartean (urtarrilaren 19a) ekingo dio denboraldiari Tour Down Under probarekin. Australian korrituko da eta urtarrilaren 24ra arte iraungo du, hau da, sei egun.
Romain Sicard (23 urtez azpiko munduko txapelduna), Jonathan Castroviejo, Daniel Sesma, Gorka Izagirre eta Miguel Minguez txirrindulariek debuta egingo dute taldearekin. Gainera, Mikel Nieve eta Iban Velascoren laguntza izango dute.