Itxi

Andoni Ortuzarren adierazpenak

"EAJk irabazten ez badu, PSE-PPren arrabolak Bizkaia eskuratuko du"

Erredakzioa

Ortuzarrek azaldu duenez, "EAJ akordioa bilatzen saiatuko da, Euskadik ezin dituelako urte hauek galdu PSE epe laburrera begira gobernatzen ari den bitartean".

Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak ziurtatu duenez, alderdi jeltzaleak "2011ko Bizkaiko hauteskundeak irabazi beharko ditu", "PSE-PPren arrabolak" Bizkaiko Aldundia eskuratu ez dezan.

Ortuzarrek "mundu guztiaren arteko" akordio politiko berriaren proposamenari buruz hitz egin du, EAJk "zubi izaera" duela eta eskaintza hori "Euskadik urte hauek ezin dituelako galdu PSE epe laburrera begira gobernatzen ari dela", azalduz

Agintari jeltzaleak ezker abertzalearen eztabaida aipatu du, eta bere ustez, "ulertezina da bide politiko eta demokratikoak defendatzea" eta horrekin batera, "horiek defendatzen dituztenak kartzelan sartzea".

"Ezker abertzalea politikara itzuliko dela espero dut, eta batez ere politikara, baina behar duguna ETA desagertzea da eta ez da hori adieraziko duen komunikatua heltzen", amaitu du Ortuzarrek.