Kanpaina berria
Franz Ferdinand eta Marion Cotillard aktorea elkartu ditu Diorrek
Garazi Urdanpilleta
Erredakzioa
"The eyes of Mars" du izena eta talde eskoziarrak konposatu du. Ahotsa berriz, La vida en rosa filmeko protagonistak jarri dio. Dagoeneko entzungai da kanpainaren webgune berezian.
Christian Dior etxeak Marion Cotillard aktore frantsesa eta Franz Ferdinand talde eskoziarra batu ditu moda bilduma berri bat promozionatzeko kanpainarako.
La vida en rose filmean Edith Piafen rola betetzeagatik 2008an Oscarra eskuratu zuen aktorea moda etxearen irudia da eta, orain, baita ahotsa ere. Franz Ferdinand taldekoek konposatu duten "The eyes of Mars" kantuan bera entzungo dugu abesten. Dagoeneko entzungai dago abestia Diorren kanpainaren webgune berezian.
Abestiari dagokion iragarkia New Yorken grabatu zuten 2009an. Bertan, Cotillard gauez kantari sentsual bihurtzen den emakume langilea da. Klub bateko tertziopelozko gortinaren atzean ikusiko dugu protagonista, "The eyes of Mars" kantua abesteko prest.