Itxi

Audientzia

"El Conquistador ", ordutegi nagusian saiorik ikusiena

A.E.

EITB

552.000 lagunek egin zuten bat uneren batean Patagoniako abenturarekin atzo gauean ETB-2n. Saioaren webguneak ere audientzia bikainak lortu zituen.

Indartsu ekin dio "El Conquistador del Fin del Mundo"k seigarren ekinaldi honetan. Atzo gauean eman zen saioaren bigarren atala audientzia buru izan zen ordutegi nagusian %21,4ko audientzia zatia eta %9,6ko ratingarekin.

Atzokoan, Tamara lehiakideak abentura uztea erabaki zuen eta Felipek ere etxerako bidea hartu zuen dueloa galdu ondoren. Saioa bataz beste 197.000 lagunek ikusi zuten eta uneren batean berriz, 552.000 lagun izan ziren programarekin bat egin zutenak.

Oso gau lehiakorra izan ohi da igandekoa, baina ordutegi horretan, igandeko saiorik ikusiena izan zen "El Conquistador del Fin del Mundo". Ondoren, bigarren aukera TVE-1eko Hollywood Departamento de Homicidios filma izan zen, gero, Antena 3en "La Escobilla Nacional eta atzetik Telecincoren "El Pacto".

Saioak eitb.com-en duen webguneak ere datu bikainak lortu zituen. 93.000 bisita eta 9.000 orri ikusi izan zituen atzokoan.