Bilboko Kafe Antzokitik
El Menton de Fogarty zuzenean, larunbatean "Gaztea Live"n
Garazi Urdanpilleta
Erredakzioa
Talde bilbotarrak 21:30etatik aurkeztuko du Venimos subimos en norias disko berria Bizkaiko hiriburuan eta kontzertu hori zuzen-zuzenean emango dugu Gaztea atarian.
El Menton de Fogarty izango da aste honetan "Gaztea Live" saioaren ardatza. Boskoteak Bilboko Kafe Antzokian kontzertua emango du larunbatean eta kontzertu hori zuzen-zuzenean emango dugu&' || 'nbsp;Gaztea atarian, gaueko 21:30etatik aurrera.
Venimos subidos en norias irailaren 29an kaleratu zuen boskoteak. Estudioko bigarren diskoa da hori eta Días Rojos lanari lekukoa hartzera etorri da. taldearen kantu berriak eta aurreko diskoko arrakastak izango dira entzungai eta ikusgai larunbatean Kafe Antzokian eta, emanaldira joaterik ez baduzu, Gazteak emango dizu zuzen-zuzenean kontzertuaz gozatzeko auekra.
Larunbatean, 22:00etatik aurrera, egin klik Gaztean!