Emakumeen aurkako indarkeria
Jaurlaritzak Tolosako hilketa argitzeko lan egingo du
Erredakzioa
Iluntzeko 20:00etan elkarretaratzea egingo dute Tolosako udaletxearen aurrean Elena Calen hilketa salatzeko. Haren bikotekidea eta beste gizonezko bat atxilotuta daude, hilketaren egileak direlakoan.
Emakumeen aurkako Indarkeriaren Biktimen Laguntzarako Zuzendaritzak "bitarteko guztiak" jarriko ditu abian Tolosako hilketa argitzeko asmoz.
Elena Calen hilketa gaitzetsi ostean, gaur iluntzean krimena salatzeko eta biktimaren senide eta lagunei elkartasuna adierazteko Tolosako udaletxe aurrean egingo duten elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatu du Jaurlaritzak.
Elena Cal Tolosako txabola batean bizi zen eta bertan hil zuten, labanaz zaurituta. Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu hilketaren egileak direlakoan, horietako bat biktimaren bikotekidea da.