Itxi

Ostegunean, Santanderren

Roberto (Osasuna): "Kopan jarri behar da arreta orain"

Asier Legarda

Taxoare

Joanekoan Santanderren golen bat egitea erabakigarria izan daiteke Osasunako atezain galiziarraren ustez.

Ostegunean Santanderren jokatu beharreko Kopako final-laurdenetako joaneko partida prestatzen ari da Osasuna jada. Gaur goizeko entrenamenduan erakutsitakoaren arabera ez dirudi Camachok aldaketa askorik egingo duenik, eta final-zortzirenetan Herculesen aurka aritu zirenen aldeko apustuari eutsiko dio entrenatzaile espainiarrak. Ligan gutxien jokatzen ari direnek eutsi beharko diote Kopak eragindako ilusioari. Eta Roberto atezainak argi utzi du ilusio handia dutela txapelketa honetan: "Garrantzitsuena Liga dela usted ut oraindik ere, baina Kopak ilusio ikaragarria eragiten du eta Ligan jokatzen ari ez garenontzat aukera ederra da Kopa. Arreta guztia Kopan jarri behar dugu orain, eta seriotasunez hartu behar da lehiaketa hau final bat jokatzetik lau partidara baigaude orain, Europan lehiatu ahal izatetik lau partidara, Ligan helburu hori lortzeko 38 jardunalditan lehiatu behar izaten den bitartean", esan du gorritxoen atezain galiziarrak.

Bere ustez joanekoan golen bat egitea ezinbestekoa izango da: "Etxeko partidetan golik jaso ez dugulako gaude bizirik Kopan, etxetik at golak egitea kosta egiten baizaigu. Orain Santanderrera goaz, eta golak egitea da helburua. Etxetik at golen bat egitea oso garrantzitsua iruditzen zait, bigarren partidan aurkari arriskutsua izango baita Racing", adierazi du Robertok.

Albisteak (1)