Itxi

Etorkinen erroldatzea

Viceko Udalaren ekintza legezkoa dela esan du txosten juridikoak

Erredakzioa

Viceko (Bartzelona) Udalak paperik gabe diren etorkinen erroldatzea ez onartzea "legez kontrakoa ez" dela dio txostenak.

Viceko (Bartzelona) Udalak paperik gabe diren etorkinen erroldatzea ez onartzea "ezin" daiteke "sekula legez kontrakotzat edo okertzat jo", Roca Junyent abokatu-langelak egindako txostenaren esanetan.

Komunikatu baten bidez Viceko Udalak jakinarazi duenez, eskatutako txostena jaso ostean Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroarentzako eskari bat sartu dute Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen ordezkariordetzan, etorkinak inskribatu ahal izateko pasaportean behar dituzten baldintzen berri emateko eskatuz.

Josep Maria Vila d''Abadal Viceko alkateak eskarian azaltzen duenez, Udalak, beteak beste, atzerritarrei indarrean dagoen pasaporte bat eskatuko die, "legearen baldintzak betez".

Atzerritarren Eskubideak eta Askatasunak arautzen dituen 4/2000 Legearen 25 artikulua aplikatuz, Europar Batasunekoak eta kanpokoak direnen artean ezberdinduko du Udalak.

"Azken horien kasuan, artikulu horrek dioena errespetatuz eta aplikatuz, pasaportearekin batera bisa aurkeztu beharko dute", Vila d''Abadalek esan duenez.