Munduko Kopa
Snowboardi: Ibon Idigoras, Kanadan
K.I.
Erredakzioa
Ezer larririk ez du, baina minez egin beharko du Munduko Kopako proba.
Snowboardeko munduko kopako azken proba jokatuko da Stonemham herrian, Kanadan, asteazkenean. Boardcross kategorian aritzen da Ibon Idigoras, eta Vancouverreko olinpiar jokoetarako sailkapena lortzeko azken aukera izango du.
Osasun arazoak ditu Idigorasek, Bad Gasteingo (Suitza) proban erorikoa izan zuen, eta erietxera eraman zuten, bizkarraldean kolpe handia hartuta. Ezer larririk ez du, baina minez egin beharko du asteazkeneko proba.