Itxi

Iragarpena

The Killers taldeak "atsedenaldi mugagabea" hartuko du

Garazi Urdanpilleta

Erredakzioa

Taldeak azken sei urteak etengabe grabatzen edo kontzertuak ematen igaro ditu eta nekatuta daudela iragarri du Dave Keuning gitarristak.

The Killers taldeak "atsedenaldi mugagabea" hartuko duela iragarri du. Las Vegasko taldeak&' || 'nbsp; Asian eta Australian bira egingo du datozen asteetan eta otsailaren 21ean Melbournen emango duten kontzertua, denboraldi baterako, azkena izango dela adierazi dute.

Dave Keuning gitarristak esan du azken urteetan grabatzen eta zuzenekoak ematen aritu direla etengabe eta apur bat nekatuta daudela. Beraz, bolada batean behintzat, ez dugu The Killers izena entzungo.

Bestalde, duela hilabete, taldeko kantari Brandon Flowersek gezurtatu egin zuen taldea utziko duenik eta bere bakarkako bideari ekingo dionik.