CEOEren arabera
"Soldatek eta kaleratzeek lanpostuak deuseztatzen dituzte"
Erredakzioa
Jose Luis Feito Ekonomia Batzordeko presidentearen esanetan, lanpostuen galera EBko gainerako herrietan baino askoz handiagoa izatea eragiten dute bi faktore horiek.
Negoziazio kolektiboaren prozesuan denean, soldatek eta kaleratzeak egiteko kostu handiek lanpostuak deuseztatzen dituztela esan du CEOEk. Horrek eragiten du lanpostuen galera Europar Batasuneko gainerako herrietan baino askoz handiago izatea Espainian, patronalaren hitzetan.
Jose Luis Feito patronaleko Ekonomia Batzordeko presidenteak azaldu duenez, 2010ean eta 2011n enpleguaren bilakaera Espainian egoera ekonomikoak eta soldatek markatuko dute, izan ere, azken horiek gora egiten baldin badute enplegua gutxiago haziko da.
2009an batez beste soldatek % 2,6 egin zuten gora Espainian, Lan Ministerioko datuen arabera. Bitartean, inflazioak % 0,8 egin zuen gora soilik, horrela soldatak prezioak baino 1,8 puntu gehiago hazi ziren.
Negoziazio kolektiboaren egiturak kostu laboralen areagotzeari mesede egiten dio, Feitoren ahotan, izan ere, egoera ekonomikoa eta inflazioa ez ditu kontuan "zein-nahi izan".