Eskubaloia
Espainia-Txekiar Errepublika, (37-25): Eurokopa irabaziz hasi dute
A.B.
Erredakzioa
Espainiako selekzioak erraz garaitu du aurkaria eta hasiera ona eman dio Europako Txapelketari.
Espainiak garaipena lortu du Txekiar Errepublikaren aurka (37-25) eskubaloiko Europako Txapelketako lehen partidan.
Lehen zatia nahiko berdindua izan zen azken minutueraino. Orduan hasi zen Espainia bere kalitatea ateratzen eta atsedenaldira zazpi goleko abantailaz iritsi ziren (17-10).
Bigarren zatian jaun eta jabe izan zen Espainia eta 37-25eko emaitzarekin garaipena lortu zuten. Albiste txarra Arpas Sterbik atezainaren lesioa izan da. Iker Romero euskalduna partidako jokalari onenetakoa izan da.
Fitxa teknikoa:
37- Espainia: Sterbik; Víctor Tomas (5), Gurbindo (1), Chema Rodriguez (2), Romero (14, 8p), Juanin Garcia (5) eta Aguinagalde (3) –hasierako taldea- Hombrados (oa), Alberto Entrerrios (2), Garabaya (-), Prieto (-), Raul Entrerrios (2), Ugalde (1), Malmagro (1) Aguirrezabalaga (1) eta Morros (-).
25 – Txekiar Errepublika: Stochl; Filip (2), Hynek (-), Kubes (1), Vrany (5), Jicha (8,4p) eta Nocar (1) –hasierako taldea- Galia (oa), Vitek (2), Mickal (2), Zdrahala (-), Piskac (-), Sobol (-), Mraz (1), Stehlik (1) eta Sklenak (2).
Markagailua bost minuturo: 2-2, 4-4, 6-7, 10-10, 12-10 eta 17-10 (Atsedenaldia) 20-13, 24-15, 28-18, 30-20, 32-24 eta 37-25 (Amaiera).