Auzitegi Nazionala
'Alakrana'ko bi arrantzalek itsaslapurren aurka egingo dute
Erredakzioa
Momentuz bi arrantzalek soilik onartu dute akusazio gisa Abdu Willy eta Raageggesey Adji Haman ustezko piraten kontra aurkeztea, nahiz eta Pedraz epaileak Espainiako 16 tripulatzaileei proposatu.
Alakrana arrantza-ontziko bi arrantzale akusazio partikularra izango dira bi ustezko itsaslapurren aurkako epaiketan. 16 tripulatzaileetatik bik eskatu dute eta gaur Auzitegi Nazionalak onartu egin du. Alakrana-ko arrantzaleak 47 egun izan ziren bahituta Indiako Ozeanoan.
Horrela iragarri dute Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Kepa Etxebarria atunontziko armadorea entzun eta egun bat geroago. Era berean, Abdu Willy eta Raageggesey Adji Haman bi ustezko piraten kontra akusazio gisa aurkeztea proposatu zion Pedrazek Etxebarriari.
Momentuz, ahozko epaiketa hasteko zain, bi arrantzalek soilik onartu dute proposamena eta Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Salan eskaria aurkeztu dute.
Hala ere, akusazioan parte hartzea Pedrazek Espainiako 16 arrantzaleei (zortzi galiziar eta zortzi euskal herritar) proposatu zien iragan azaroan, Gernikara (Bizkaia) eta Vigora (Pontevedra) joan zenean deklarazioa hartzeko.
Ahozko epaiketari hasiera eman eta gero, Fiskaltzak akusazio idazkia aurkeztu beharko du eta itsaslapur bakoitzarentzako 200 urte baino gehiagoko espetxe-zigorrak eskatuko ditu.