Itxi

Donostiako ospakizunen erdian

17 lagun identifikatu dituzte presoen argazkiak erakusteagatik

San Sebastian egunari, Gipuzkoako hiriburuaren zaindariari, hasiera eman dion banderaren igoera ekitaldian gertatu dira istiluak.

Hamazazpi lagun identifikatu ditu bart Ertzaintzak Donostian ETAko presoen kartelak eta argazkiak erakusteagatik San Sebastian egunari, Gipuzkoako hiriburuaren zaindariari, hasiera eman dion banderaren igoera ekitaldian.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Odon Elorza alkateak gauerdian, Konstituzio Plazan, bandera altxatu baino hamar bat minutu lehenago identifikatu dituzte.

Dozenaka pertsona agertokira igo dira eta ETAko presoen argazkiak eta kartelak erakutsi dituzte lehenengo bi martxak jo dituztenean.

Hasieran, presoen aurpegiak tapatuta igo dituzte, baina gero agerian utzi dituzte danbor hotsak hasi direnean.

Momentu horretan bertan, "Amnistia" jartzen zuen pankarta bat igo dute beste batzuek agertokira, baina ezin izan dute erabat zabaldu Donostiako Udaltzaingoak galarazi egin dielako.

Kartelak eta argazkiak zeramatzaten pertsonak identifikatu ostean, ospakizunek normaltasunez jarraitu dute, aipatu iturriek azaldu dutenez.