Kontzertua, Nafarroan
Sepulturak Euskal Herria astinduko du
Luzia Zugadi
Erredakzioa
Apirilaren 5ean iritsiko da Nafarroara Brasilgo taldea. Atarrabiako Totem aretoan joko dute Hamlet, Crowbar eta Gama Bomb taldeekin batera.
Sepultura talde brasildarrak Euskal Herria bisitatuko du aurki. Apirilaren 5ean, Andreas Kisser eta bere taldekideek kontzertua emango dute Atarrabiako Totem aretoan, 20:00etatik aurrera.
Bertan, Hamlet, Crowbar eta Gama Bomb taldeekin batera arituko dira.
Egun bat geroago, Madrilen joko dute eta handik Galizia aldera abiatuko dira. Apirilaren 9an Granada bisitatuko dute eta espainiar Estatuan emango duten azken kontzertua Vila-realen izango da, apirilaren 10ean.