Itxi

Tendentziak

Iritsi da "Tendencias Creativas" azokaren 4.edizioa

Erredakzioa

80 erakusketarik euren lanak aurkeztuko dituzte gaurtik igandera bitartean Bilbao Exhibition Centren.

Bilbao Exhibition Centren “Tendencias Creativas” (sormen joerak) azoka egingo da gaurtik igandera bitartean. 80 erakusketari baino gehiago bilduko dira eta eskulanekin lotutako ehun ekintza baino gehiago antolatuko dituzte.

Eskulanen alorrean erabiltzen diren material, teknika eta tendentzia berriak ezagutzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek.

Erakusketariez eta tailerretaz gain, erakustaldiak egongo dira eta beira-aleak, ehunak, larrua, feltro, botoiak, hariak, artilea, liburuak eta tresnak bezalako produktuak salduko dituzte.

BECeko arduradunek esan dutenaren arabera, azokako tailerren gunean ugari eta familiako kide guztiek eskulan desberdinak egiteko erabili daitezkeen material eta teknika desberdinak ezagutu ahal izango dituzte.