Azkena aretoan
Anni B Sweet abeslariak bere azken lana aurkeztuko du Bilbon
Luzia Zugadi
Erredakzioa
Kontzertua Azkena aretoan izango da urtarrilaren 29an. Sarrerak salgai daude jada, 10 eurotan.
Anni B Sweet abeslari malagarra Start Restart Undo disko berria aurkeztuko du datorren urtarrilaren 29an Bilboko Azkena aretoan.
Kantari honek ingelesez idazten ditu bere abestiak eta estilo suabe eta melankolikodun kantuak sortzen ditu, musika akustikoaren, folkaren eta indie poparen influentziak nahastuz.
Kontzerturako sarrerak
Bilboko kontzerturako sarrerak salgai daude jada 10 eurotan www.atrapalo.com webgunean. Momentuz, Euskal Herrian kontzertu bakarra emango du Anni B Sweetek, baina, espainiar Estatuko hainbat hiritan ere izango da datorren astetik aurrera.