Kafe Antzokian, zuzenean
The Cure taldearen bertsioak, The Exploding Boysen eskutik
Luzia Zugadi
Erredakzioa
Talde honek The Curen ibilbidea errepesatuko du datorren asteko ostiralean Bilboko Kafe Antzokian emango duen kontzertuan.
Datorren urtarrilaren 29an, ostirala, The Exploding Boys taldeak The Cure taldearen abesti ezagunenak eramango ditu Bilbora.
21:30etik aurrera, Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokian izango dira The Cure talde britainiarra omentzen. Madrilgo boskoteak kalitatezko zuzenekoak ematen ditu, The Curen ibilbide luzeko abesti entzunenen errepasoa eginez.
Sarrerak 10 eurotan daude salgai, Kafe Antzokian bertan edota Interneten.