Itxi

Omenaldia

Alonsotegik 1980an hil zituzten lau pertsonak gogoratu ditu gaur

Elkarretaratzea

Espainiako Talde Armatuek orain 30 urte egindako atentatua bere gain hartu zuten. Elkarretaratzean Iñigo Urkullu EAJko presidentea izan da, beste askoren artean.

Hamarnaka lagunek 1980. urtean Alonsotegiko Aldama tabernan izandako atentatuan hil ziren lau pertsonak gogoratu dituzte gaur herri bizkaitar horretan.

Espainiako Talde Armatuek orain 30 urte egindako atentatua bere gain hartu zuten. Elkarretaratzean Iñigo Urkullu EAJko presidentea izan da, beste askoren artean. Atentatua izan zen unean, Urkullu bera Aldama tabernan zegoen.

Omenaldiaz gain elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian atentatua izan zen tokian. Auzotarrak, biktimen senideak eta politikoak ekitaldira hurbildu dira hildakoak gogoratzeko. Espainiako Talde Armatuek atentatua izan eta egun batera bere gain hartu zuten.

Atentatuan lau lagun hil zituzten eta beste hamarri zauriak eragin zizkieten. Aldama tabernan etxean egindako lehergailua eztandarazi zuten 1980ko urtarrilak 20an. Biktimak EAJko afiliatuak edo jarraitzaileak izan ziren, batez ere, taberna horretan giro abertzalea zegoelako.