Itxi

Inaugurazioa

Bilboko Campos Antzokia martxoaren 11n ireki daiteke berriz

Erredakzioa

Horrela jakinarazi du hiriko alkateak. Bost urtez izan dira bertan lanak. SGAErekin sinatutako akordioaren arabera, urtero 170 ikuskizun baino gehiago egon beharko dira bertan.

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak gaur azaldu duenez, martxoaren 11n ireki daiteke berriz Campos Antzokia, behin zaharberritze lanak amaituta. Bost urtez izan dira bertan lan egiten.

Bertendona kaleko bizilagunei erakutsi die gaur Azkunak eraikinean egindako lanen emaitza. 2001an hasi ziren eta 2009ko azaroan amaituko dira. 2.300 metro karratu irabazi du eraikinaren jatorrizko azalerarekin alderatuz. 5.000 metro karratuko azalera zuen.

Estilo modernista du eraikinak eta 1901 eta 1902 urteen bitartean inauguratu zuten. La Bombonera bezala da ezaguna eta euskal art noveau delakoaren adibide argienetarikoa da.

Publikoari irekitzen duten momentuz, Campos Antzokia Arteria sarearen (SGAE) baitan izango da. Aipatu erakundea izango da bertako ikuskizunak programatzeko arduraduna eta Udalarekin sinatutako akordioaren arabera, 170 izango dira urtero gutxienez. Zaharberritze lanekin barruko kupula berreskuratu dute eta baita hiru palkoak ere. 110 lagunentzat tokia izango du espazio horrek eta besaulkien guneak 470entzako tokia izango du.

Bideoak (1)