Mutiloaren adierazpenak
San Mames Barrian ez da Errendimendu handiko Zentrorik egingo
ETB
Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, Patxi Mutiloak, asmoa kirolgune bat egitea dela baieztatu du.
Patxi Mutiloa Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria ETBrekin izan da eta San Mames Barrian ez dela Errendimendu handiko Zentrorik egingo adierazi du.
Kirolgune bat izango da bai, baina ez Errendimendu Handiko Zentro bat. Jaurlaritzaren asmoa da, alde batetik, igerileku bat eta gimnasio bat egitea. Eta beste aldetik, atletismo pista bat egitea, harmaila baten azpian. Baina beste gauza batzuk ere bai.