Kale-indarkeria
Santutxuko istiluengatik atxilotutako gaztea, epailearen eskuetan
Erredakzioa
29 urteko gaztea 17 edukiontziren erreketan parte hartzeagatik atxilotu zuten. Atxilotua Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute antsietate-krisi batekin.
Atzo gauean, Bilbon izandako istiluetan, atxilotutako gaztea epailearen eskuetan geratu da arratsaldean, 19:00ak aldera, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Antsietate-krisi bat izan eta gero ospitalera eraman behar izan dute lehenago.
29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Bilboko Santutxu auzoan, istiluetan parte hartzeagatik. Izan ere, ezezagun talde batek 17 zabor edukiontzi erre eta irauli zituen Santa Clara, Zabalbide eta Iturribide kaleetan. Goizean atxilotua Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute antsietate-krisi batek jota.
Istiluak 19:20 aldera hasi ziren, lagun talde batek Santa Clara, Zabalbide eta Iturribide kaleetan zenbait edukiontziri su eman zienean.
Ondoren 29 urteko gazte bat atxilotu zuten liskarretan parte hartzea leporatuta, eta desordena publiko eta kalte delituak egotzita.
Atxilotua polizia-etxera eraman zuten, baina gaur goizean, 11:00ak aldera Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute, antsietate-krisi baten sintomekin.