Auzitegi Nazionala
Oihane Agirre Askatasuneko bozeramailea auzipetu du Garzonek
Erredakzioa
Agirre gutxienez 2006tik 2007ko urriaren 2ra Askatasuneko kide izan dela dio Auzitegi Nazionaleko epaileak autoan.
Oihana Agirre Garcia Askatasunako buruzagi eta bozeramailea auzipetu du gaur Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak, erakunde terroristako kide izatea egotzita.
Agirre gutxienez 2006tik 2007ko urriaren 2ra arte, atxilotu zuten arte, Askatasunako kide izan dela dio Auzitegi Nazionaleko epaileak autoan. Joseba Alvarez Batasunako agintariarekin batera atxilotu zuten Agirre, hilabete lehenago Donostiako manifestaldi batean izandako istiluengatik. Protesta legez kanpo zegoen.
Presoen aldeko erakundeak deitutako manifestaldien berri eman zion Agirrek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari behin baino gehiagotan, Gipuzkoan Askatasunako agintari gisa bere "ardura" zelako, autoaren arabera. Konkretuki, 2006ko irailean Donostian, Baionan, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen deitutakoak.
Askatasunako bozeramailea
Gainera, Garzonek Askatasunako bozermailetzat jotzen du, izan ere, elkarteko beste ordezkari batzuekin zenbait prentsaurrekotan izan da, eta baita Donostiako Morlans auzoan hildako ETAko hiru kideei egindako omenaldian ere.
Oihana Agirreri behin-behineko espetxealdia ezarri zioten eta 2007ko urriaren 5ean kartzelara bidali zuen Garzonek. 2008ko abenduaren 11n Brievako (Avila) espetxetik atera zen 12.000 euroko fidantza ordaindu ostean.