Itxi

Nahiz eta paperik ez izan

Estatuko Abokatutzak esan du ezin zaiela errolda ukatu etorkinei

Erredakzioa

Viceko Udalak eskatutako txostena Espainiako Gobernuak Katalunian duen Ordezkaritzari eman dio Estatuko Abokatutzak. CiUko udal ordezkariek Viceko alkateari babesa eman diote.

Estatuko Abokatutzaren esanetan, etorkinak udal erroldan inskribatzea "egokia da" herrialdean legalki egon ala ez, ondorioz, "atzerritarra Espainian legalki ez dagoela aitzakiatzat hartuta errolda ukatzea ezinezkoa da".

Viceko Udalak (Bartzelona) eskatutako txostena Espainiako Gobernuak Katalunian duen Ordezkaritzari eman dio Estatuko Abokatutzak. Paperik gabe diren etorkinei errolda ukatzearen inguruan txosten hori eskatu zuen Udalak.

Erroldan izena emateko "pasaportea nahikoa eta baliozkoa" dela esaten dute Estatuko zerbitzu juridikoek txostenean, "nahiz eta bisa ez izan".

Erroldan atzerritarrak inskribatzeko pasaportean beharrezko ziren baldintzen berri idatziz emateko eskatu zion Viceko Udalak Barne Ministerioari. Udalak egin duen legearen irakurketaren arabera, Europar Batasunekoak ez diren atzerritarrak inskribatzeko pasaporteak bisa behar du.

CiUren babesa

Paperik gabeko etorkinen errolda debekatzeko ahaleginean CiUko udal ordezkariek babesa eman diote gaur Viceko alkateari eta "Viceko eredua" eta Celestino Corbacho ministroak L''Hospitalet de Llobregaten (Bartzelona) utzi zuen "ghettoa" kontrajarri dituzte.

Albisteak (1)