Itxi

Bihotz-bihotzez

"Cardio" izena jarri dio Miguel Bosek disko berriari

Garazi Urdanpilleta

Erredakzioa

Martxoaren 9an jarriko du salgai artistak Papito lan arrakastatsuaren osteko diskoa. Mikel Irazoki musikari beratarrak hartu du parte lan horretan.

Miguel Bosek ia prest du estudioko lan berria. Martxoaren 9an kaleratuko du Papito (2007) arrakastatsuari lekukoa hartzera datorren diskoa eta dagoeneko jarri dio izena: Cardio.

Grekeraz "bihotza" esan nahi du "cardio"k; bihotz bihotzez hitz egingo digu, beraz, Bosek estudioko lan berrian.&' || 'nbsp;

Madrilgo PKO estudioetan grabatu eta nahastu du diskoa. Disko osoa Miguel Bosek berak eta Nicolas Sorinek ekoitzi, moldatu, idatzi eta konposatu dute. Gainera, Mikel Irazoki beratarrak hartu du parte baxua jotzen eta programazioak egiten. Pepo Scherman izan da ingeniaria eta ekoizpen laguntzailea eta azken nahasketak Andy Bradfieldek egin ditu.&' || 'nbsp;

Artistaren diskoetxeak (Warner) jakinarazi duenez, Miguel Boseren gaur egungo erretratua da. "Lan ausarta eta originala da, argiz eta ironiaz betetakoa". 12 abesti berri bilduko ditu bertan eta, kantu bakoitza "aurretik izandako arrakasten zuhaitz genealogikoa da".

Lehen singlea "Estuve a punto de..." izango da eta aste honetan bertan helduko zaigu.