Ekonomia Berriaren Foroa
"Euskaldunek arin onartu dute aldaketa eta ez dute aintzat hartzen"
Erredakzioa
Patxi Lopezek Madrilen egin den Ekonomia Berriaren Foroan egindako adierazpenak dira. Lehendakariak adierazi duenez, ez du ETArekin hitz egingo, horretarako "erabat itxita" dago eta.
Patxi Lopez lehendakariak adierazi duenez, euskal gizarteak "hain arin onartu du Euskadin izandako aldaketa, zein ez duten aintzat hartzen" eta etengabeko gatazka eta amorrua "alde batera utzi" dela esan du lehendakariak.
Zortzi hilabeteko gobernu sozialistaren ostean, "gatazkaz betetako Euskadi izatetik, politika egiteko eragatik nazio mailan inbidia sortzen duen Euskadi izatera pasatu dugu", esan du Patxi Lopezek.
"Gobernura heldu gara Euskadin aldaketaren buru izateko, herrialde moderno eta lehiakor batean bihurtzeko. Ez gaude hemen iraganeko politikei adabakiak jartzeko. Iragana aldatzera etorri gara", esan du lehendakariak.
ETArekin hitz egin
Madrilen egin den Ekonomia Berriaren Foroan egindako adierazpenetan Patxi Lopezek argi utzi du ez duela ETArekin hitz egingo, horretarako "erabat itxita" dagoelako. Horretaz gain, ETAk armak betiko uzteko aukera izan zuela gogoratu du.
Ezker abertzalea hurrengo udal hauteskundeetara ez direla aurkeztuko esan du Patxi Lopezek. Bere ustez, ez baitago ezer indarkeria eta biolentzia alde batera utziko dutela adierazten duenik.
Politika egin nahi dutenek demokraziak eskaintzen dituen erremintak erabiltzea espero du lehendakariak, eta ETAren "txontxongiloak" ez izatea.
Lan egoera
Lehendakariak adierazi duenez, azken datuen arabera, gutxi bada ere, "hiruhileko honetan lana sortu dugu".
"Ez gaude ezer ospatzeko moduan, baina atzerakadaren amaieraren bidean gaudela esango nuke", esan du lehendakariak.
"Herrialdeari lasaitasuna eman diogu", esan du lehendakariak, "Euskadiren marka ondo egindako lana eta modernitatea izan behar da". Horretaz gain, biolentzia erabiltzen duen eta liskar politikoen Euskadi amaitu behar dela esan du Patxi Lopezek.