Martxoaren 8rako
Lou Reed eta Snoop Dog, Gorillazen 'Plastic Beach' lan berrian
Garazi Urdanpilleta
Erredakzioa
Talde birtualaren disko berrian hartu dute parte, gainera, Mos Def, Mark E Smith, Bobby Womack, De La Soul, Gruff Rhys (Super Furry Animals), eta Mick Jones eta Paul Simonon (The Clash) musikariek.
Martxoaren 8an jarriko dute salgai Gorillazen Plastic Beach diskoa.Talde birtualaren estudioko lan berriak kolaborazio garrantzitsu ugari izan ditu, Lou Reed, Mos Def, Mark E Smith, Snoop Dogg, Bobby Womack, De La Soul, Gruff Rhys (Super Furry Animals) eta Mick Jones eta Paul Simonon (The Clash) musikariek hartu baitute parte bertan.
Lehen singlea "Stylo" izango da, Bobby Womacken eta Mos Defen kolaborazioarekin. Diskoari izena ematen dion kantuan, berriz, The Clasheko partaide izandako Mick Jonesen eta Paul Simononen ahotsa entzungo dugu.
Gorillaz talde birtualaren estudioko 3. diskoa dagoeneko entzungai dago euren webgune ofizialean.