Tendentziak
Kate Mossen erronka berria, poltsak diseinatzea
Luzia Zugadi
EITB
Longchampekin akordioa sinatu du modeloak urtean poltsen bilduma bi diseinatzeko.
Kate Moss modeloak egunero ematen du zeresana. Badirudi diseinatzaile lana asko gustatu zaiola eta orain Topshop markarentzat arropak diseinatzeaz gain, poltsak ere salduko ditu.
Longchampekin sinatutako akordiotik, ''Kate Moss for Longchamp'' proiektua jaio da. Marka berri hau otsailaren 11n merkaturatuko da eta dirudienez, modelo inglesak urtean bi bilduma diseinatuko ditu berarentzat.
Beraz, 2010ean ez ezik, hurrengo urteetan ere Kate Mossek diseinatutako poltsak salduko omen ditu Longchampek.