Itxi

Larunbatean Riazorren

Susaeta (Deportivo-Athletic): "Tentsioan jarraitu behar dugu"

Haritz Gallastegi

Lezama

Eibartarra hasierako hamaikakora bueltatuko da Gurpegiren partez; Javi Martinez normaltasun osoz entrenatu da.

Garaipen ikusgarri baten ostean beti egoten da lasaitzeko arriskua. Athleticek badaki zer den hori. Makina bat aldiz gertatu zaio. Eta jakinekoa da zer gertatzen den talde zuri-gorriak %100 ematen ez duenean. Porrota da ondorioa. Horrelako egoeratan oso garrantzitsua izaten da teknikariaren lana. Jokalariei oinak lurrean mantenduarazi behar dizkie. Futbolariek ere argi eta garbi izan behar dute zein den euren egoera. "Ez dago erlaxatzeko arriskurik. Larunbateko garaipenaren ostean ezin dugu tentsioa galdu", esan du Susaetak.

Eibartarra hasierako hamaikakakora bueltatuko da Riazorren. Eskuin hegalean arituko da, zigortuta dagoen Carlos Gurpegi jokatzen ari den postuan. Hegaletik sartu beharko dio eskua, beraz, A Coruñako Deportivori. Susaetak Lotinaren taldea egiten ari den lana nabarmendu du. "Ez da kasualitatea. Oso gol gutxi jasotzen dituen taldea da. Aurkari gogorra izango da".

Amorebietaren ustez defentsako lanean nabarmentzen denak irabaziko du neurketa. Horrenbestez, atea hutsean "mantentzea" oso garrantzitsua izango dela iritzi dio. Lan horretan oso garrantzitsua izango da erdiko atzelari bien lana. Amorebietak laudorioak izan ditu azken jardunaldietan ondoan izan duen San Joserentzat. "Oso ondo ari da. Baloiairekin oso ondo jokatzen du. Oso jokalari garrantzitsua izan daiteke guretzat".

Bestalde, lehen itzulia amaitzeko jardunaldi baten falta 30 punturekin dagoen talde batek ezin duela soilik mailari eustearekin konformatu adierazi du. "Gorago begiratu behar dugu".


Albisteak (2)