Osasuna
EAEk 60.000 odol-emaile ditu, bere premiak asetzeko nahikoa
Erredakzioa
103.000 odol-emate zenbatu zituzten 2009an, aurreko urtean baino % 0,7 gehiago.
Iaz 103 mila odol emate izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urtean baino % 0,7 gehiago. Uneoro behar den odola eskueran izatea lortu du EAEk eta hori, odola erraz galtzen dela ahaztu gabe.
Horri esker, odol emateen ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko 53.000 pertsonak osasuna berreskuratu edo bizi baldintzak hobetu ahal izan dituzte. Bi helburu nagusi aipatu ditu Transfusio eta Giza-Ehunen euskal zentroak: burujabetza; osasun behar guztiei erantzun egokia eman eta inguruko erkidegoen laguntzaren beharrik ez izateko, eta segurtasuna; odol-emateetan inolako arazorik izan ez dadin.
Europa mailako osasun agintariek emandako gomendioen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak 80 eta 100 mila emate arten behar ditu urtero. Iaz, zifra hori gainditu zen, 103.001 emate izan baitziren, 2008an baino 771 gehiago.
Transfusio eta Giza-Ehunen euskal zentroak eta Euskal Autonomia Erkidegoko odol emaileen elkartetik diote ez dela markarik hautsi behar, dugun beharra asetzeko odola eman behar delako, besterik ez.
60.000 pertsona baino gehiagok eman zuten odola iaz. Hasi berria den urteari begira, berriz, emateen zifrari eutsi nahi zaio, populazioa gero eta zaharragoa delako. Horretarako, egunero, 400 bat emate behar dira, eskaria eta eskaintzaren arteko orekari eusteko. Emateen % 70, aurreikusitako kirurgiarako bideratzen da eta gainontzekoa onkologia eta gaixo kronikoentzako da.