Araban
Preso bat hil da Langraiz Okako kartzelan
Erredakzioa
Presoak 53 urte zituen eta kartzelako erizaindegian hil da ezagun ez diren arrazoiengatik, Salhaketak jakinarazi duenez.
53 urteko preso bat (F. J. V.) hil da Langraiz Okako presondegiko erizaindegian ezagun ez diren arrazoiengatik, Salhaketa elkarteak jakinarazi duenez. Ezbeharra joan den asteartean gertatu ziren. Presoari kartzela-zigor urte bat gelditzen zitzaion.
Salhaketaren arabera, 24 dira Euskadin eta Nafarroan azken bi urteetan hildako lagunak. Gainera, EAEn bizi ziren beste lau lagun hil ziren Euskaditik kanpoko kartzelatan.
Datorren hilaren 27an, 12:00etan, elkarretaratzea egingo du Salhaketak Gobernuaren Ordezkariordetza Gasteizen.