Gorakada antzerki taldearena
"Julio Verneren azken abentura", Serantes Aretoan estreinekoz
Erredakzioa
Gorakada antzerki taldeak bere azken ikuskizuna estreinatuko du Serantes Kultur Aretoan igande honetan, hilaren 24ean. Ainoa Alberdi, Izaskun Asua eta Zigor Bilbao ikusiko ditugu eszenatokian.
Asteburu honetan taularatuko du estreinekoz bere azken obra Gorakada antzerki taldeak, "Julio Verneren azken abentura" izenburukoa, haurrei bereziki zuzendutako antzezlana. Gidoigilea Jokin Oregi izan da. Alex Diazen zuzendaritzapean, eszenatokiaren gainean Ainhoa Alberdi, Izaskun Asua eta Zigor Bilbao, besteak beste, ikusiko ditugu.
Gorakada konpainiaren arabera, "errealitatearekin eta fikzioarekin jolasten du obrak, txanpon bereko bi aurpegiren antza", hain zuzen ere. Julio Verneren bizitzako azken urteetan oinarritzen da antzezlana. Idazleak jada 77 urte bete ditu eta Marta bere neskame gaztearen laguntzarekin azken nahiri eutsiko dio: Dodoren istorioa amaitzea. Bien artean abentura ikaragarri bat osatuko dute.
75 minutuko iraupena du emanaldiak eta sarrerak jada salgai daude Serantes Kultur Aretoaren txarteldegietan.