Adarragan
Binakako Txapelketa: Otxandorena Ruben Beloki lesionatuaren ordez
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Asegarce enpresako atzelaria bizpahiru asterako baja izango da.
Ruben Belokik arazoak ditu ezker belaunean eta bizpahiru asterako baja izango da. Asegarcek aurreratu duenez Iñaki Otxandorena izango da Belokiren ordezkoa.
Beraz datorren igandean Bengoetxea VI eta Otxandorena neurtuko dira Titin eta Pascualen aurka Adarragan.