Itxi

Elkarrizketa TVEn

Espainia "desegiten" ari dela salatu du Aznarrek

Erredakzioa

Espainiako gobernuburu ohiak onartu du ETArekin hartu-emanak izateko agindua eman zuela, baina azpimarratu du ez zela "GALik edo Faisanik" izan, ETAri emandako ustezko abisuari erreferentzia eginez.

Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohiak ohartarazi duenez, Espainiaren arazoa Estatua "desegiten" ari dela da, izan ere, "oso lerro arriskutsua igaro dugu" eta, ETArekin harremanak izateko agindua eman zuela onartu arren, "GALik eta Faisanik" ez zela izan azpimarratu du.

TVEri eskainitako elkarrizketa batean Aznarrek azaldu duenez, Autonomi Estatutuen belaunaldi berria "ez da ideia ona izan".

Terrorismoaren kontrako politikan "egin behar dena egiten" ari direla goraipatu du eta "berriro denborarik ez galtzea" espero du Aznarrek. Hala ere, presidente ohiak onartu du ETArekin hartu-emanak izatea agindu zuela, baina ez zuela "negoziazio politikorik", "gerra zikinek" edo "txibatazorik" baimendu.

Aznarrek iritzi hori eman du "Faisan auzia"ren inguruan eta esan du "oso larria" dela Gobernu bat "susmagarria" izatea edo "poliziako agintariak erabiltzea ETA ohartarazteko eta atxiloketak saihesteko".

Albisteak (1)