Itxi

Europar Presidentetza

EAJk espero du lehendakariak Euskadi Europan bultzatzea

Erredakzioa

Izaskun Bilbao EAJren parlamentariaren (Europan) hitzetan, Zapaterok ez zituen herrialdeak aipatu ere egin bere hitzaldian, nahiz eta Lisboako Itunak aipatzen duen eduki dezaketen garrantzia".

Izaskun Bilbao EAJk Europan duen parlamentaria ziur dago Patxi Lopezen Gobernuak "berean" jarraituko duela Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuari eskatzen (EBko Presidentetzaren harira) Euskadi "Europan egon dadila gugan eragina duten erabakien gainean".

ETBn egindako elkarrizketa batean Bilbaok esan duenez, espero du Patxi Lopez lehendakariak EBko presidentetzaldia aprobetxatuko duela Zapaterori eskatzeko "herrialdeak kontuan har ditzala eta, krisiaren aurrean, euren eredu ekonomiko arrakastatsuak, Euskadikoa bezala, erabil ditzala".

Halaber, Bilbaok ere uste du Gobernuak eskatuko duela "Ertzaintza Schegen sisteman aintzat har dezaten".

EAJren Europako parlamentariak eskatu dio Rodriguez Zapaterori, EBko presidentetza espainiarra irauten duen bitartean, pertsona eta errealitate guztiak kontuan hartzeko, bere hitzaldian ez zituelako herrialdeak aipatu ere egin, nahiz eta Lisboako Itunak aipatzen duen eduki dezaketen garrantzia".

Albisteak (1)