Itxi

Gizartearen kontrako delituak

Videla Argentinan egongo da bere zigorrak bete arte

Erredakzioa

Jorge Videla Argentinako presidente ohia atxilotzeko agindua eman zuen atzo Nurembergeko auzitegiak diktadura-garaian desagertutako alemaniar baten heriotza egotzita.

Jorge Videla diktadore ohia atzo atxilotu zuten bere diktadura iraun zuen bitartean gizartearen kontra egindako delituak leporatuta. Iturri ofizialen arabera, Videlak Argentinan egongo da bere penak bete arte, nahiz eta Alemaniak nazioarteko atxiloketa ordena agindu.

Jorge Videla Argentinako presidente ohia atxilotzeko agindua eman zuen atzo Nurembergeko auzitegiak (Alemaniako hegoaldea) diktadura-garaian desagertutako alemaniar baten heriotza egotzita.

2008an Alemaniako justiziak auzia artxibatu zuen Argentinak Videlaren estradizioa ukatu ostean, eta iaz Alemaniako justiziak auzia berriro zabaltzea erabaki zuen Thomas Stawowioken gorpuzkiak Argentinan aurkitu ondoren.

Videla generala (84 urte) 1976tik 1981era Argentinako presidentea izan zen. Garai horretan erresistentziako hiru kide alemaniarrak desagertu ziren.

Dikatadura-garaian egindako gizateriaren aurkako delituengatik hainbat auzi ditu argitzeke Argentinan. Laster 30 gizahilketengatik, 552 desagerturengatik eta 264 tortura kasurengatik epaitua izango da.

Albisteak (1)