Martxoaren 20a arte
Abian da jada 2010ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Tais San Jose
Larunbatean Aizarotzen hasi da. Datorren saioa igandean izango da Sunbillan. Lau azken-laurdenek, 3 finalaurrekoek eta final batek osatuko dute txapelketa. Bertan 24 bertsolarik hartuko dute parte.
2010eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa abiatuko da urtarrilaren 23tik martxoaren 20a arte. Guztira, 24 bertsolari lehiatuko dira. Txapelketa hiru fasez osatuta dago. Lau azken-laurdenetan bertsolari guztiek parte hartuko dute. Hortik, 15 bertsolari aterako dira garaile eta hurrengo fasera sailkatuko dira. 2009ko Nafarroako Txapelketan bigarrenean, laugarrenean eta bosgarrean sailkatutakoak ere lehiatuko dira finalaurrekoetan. Lesakan martxoaren 20an ospatuko den finalean, bestalde, 8 bertsolari izango dira eta bakarra izango da txapeldun.
Bertsozale Elkarteak antolatuta, Aizarotzen eman zaio hasiera txapelketari larunbat arratsalde honetan. Basaburuko Kultur Etxean, 17:30ean, Julen Zelaieta, Bittor Elizagoien, Aimar Karrika, Iker Gorosterrazu, Oier Lakuntza eta Arkaitz Goikoetxea bertsolariak bildu dira.
Bertsolaritzarekin datorren hitzordua igande honetan, hilak 24, izango da. Sunbillako Ulibeltza Elkartean arratsaldeko 17:30ean, jokatuko da bigarren azken-laurdena. Xabier Legarretak, Aritz Saraguetak, Iñaki Alemanek, Iñigo Ibarrak, Ekaitz Astizek eta Egoitz Gorosterrazuk hartuko dute parte.
Txapelketaren faseak
AZKEN -LAURDENAK
Aizarotz 2010-01-23 Basaburuko Kultur Etxea, 17:30
Sunbilla 2010-01-24 Ulibeltza Elkartea, 17:30
Aoiz 2010-01-31 Kultur Etxea, 17:30
Gares 2010-02-06 Udaletxea, 17:30
FINALAURREKOAK
Etxarri Aranatz 2010-02-20 Kultur Etxea, 17:30
Irurita 2010-02-27 Gizarte Bilgunean, 17:30
Atarrabia 2010-03-07 Indurain Anaiak Kiroldegian, 17:30
FINALA
Lesaka 2010-03-20 Pilotalekuan, 17:00