Larunbat honetan
Gaur hasiko da Pirena
K.I.
Erredakzioa
Iker Ozkidi euskaldunak iaz irabazi zuen proba hau eta aurten ere parte hartuko du.
Urtarrilaren 23tik otsailaren 6ra artean korrituko da Pirena, zakur leren lasterketa entzutetsua. Bi euskaldun daude parte hartzaileen artean, tartean iazko irabazlea, Iker Ozkoidi.
Herrialde ezberdinetako 38 parte hartzaile izango ditu Pirena 2010ak. Antolatzaileek emakumezkoen parte hartzea azpimarratu dute, 5 izango dira guztira. Hogeigarren ekitaldia du Pirenak, Zaragozan abiatu eta La Molina eski estazioan amaituko dena.
Parte hartzaileen artean bi nafar ageri dira, Iker Ozkoidi, iazko txapelduna, eta Jesus Raigoso.