Itxi

Manifestazioa

Milaka lagunek AHTren kontra protesta egin dute Hendaian eta Irunen

Erredakzioa

Manifestazioa AHT Gelditu!-k eta CADEk antolatu dute, Aralar eta Abertzaleen Batasunaren babesarekin. Haien ustez, protestak indarra eman die gobernuei hitza herriari eman diezaioten eskatzeko.

Milaka lagunek parte hartu dute Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzaren kontrako manifestazioan, Hendaia eta Irun artean.

Ibilaldia Hendaiako geltokian hasi da eta Iruneraino abiatu dira "AHT ez, proiektu suntsitzaileak gelditu" leloa zeraman pankarta baten atzean.

Manifestazioa AHT Gelditu! Koordinadorak eta Iparraldeko Ingurugiroaren Babeserako Elkarteen Kolektiboak (CADE) antolatu dute, Aralar eta Abertzaleen Batasunaren, eta Jean Baptiste Salaberry Hendaiako alkatearen babesarekin.

Mila Elorza AHT Gelditu!-ko bozeramalearen arabera, manifestazioak "indarrak" eman dizkigu Espainia, Frantzia, Euskadi, Nafarroa eta Akitaniako gobernuei "hitza herritarrei eman diezaioten eskatzeko".

Euskal ''Y'' kontrako koordinadorak AHTren kontrako hainbat taldeen arteko bilera antolatu du goizean, Espainia, Frantzia eta Italiako komunitate ezberdinetan. Elorzaren ustez, lehendabiziko bilera hori "lehenengo urratsa da" abiadura handiko trenaren kontrako koordinadora europar bat sortzeko.

Bideoak (2)