Apuztutako atentatua
Bin Ladenek bere gain hartu du Detroiteko atentatu saiakera
Erredakzioa
Britainia Handiko Gobernuaren arabera, posible da Al Kaidak entrenatutako emakume talde batek atentatuak egitea.
Al Yazira telebista kateak Bin Laden Al Kaida talde terroristaren buruaren mezu bat emititu du. Bertan, gabon egunean Omar Faruk Abdulmutalab Amsterdametik Detroitera zihoan hegazkinaren kontra egindako atentatu saiakera aldarrikatu du Bin Ladenek.
"Gure erasoak jarraituko dute Israel Amerikako Estatu Batuen laguntza jasotzen jarraitzen duen bitartean", esan du Bin Ladenek. Bideoaren egiatasuna ez da frogatu.
Emakumeek egindako atentatuak
Britainia Handiko Gobernuak alerta maila igotzea erabaki zuen atzo, atentaturen bat gertatuko zen beldur. Ustez, posible da Al Kaidak entrenatutako emakume talde batek atentatuak egitea, "The Sunday Telegrah" egunkariak adierazi duenez.
Beste egunkari batek, "Sunday Express" argitaratutakoaren arabera, atentatua aste hobetan bertan izan daiteke, asteazkenean Yemen inguruko bilera eta ostegunean Afganistanen inguruko bilera egingo direlako. Bertan Kanpo ministroak egongo dira.