ACB Liga (19. jardunaldia)
Lagun Aro-Real Madril, (72-96): Ezin ezustekoa eman Illumben
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Lehen laurden bikaina jokatu dute gipuzkoarrek, baina hortik aurrera aurkaria jaun eta jebe izan da.
Lagun Aro Gipuzkoa Basketek ezin izan du ezustekoa eman Real Madrilen aurka Illumben 72-96 galdu baitu.
Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak leen laurden bikaina jokatu du Real Madril baino hobeto jokatuz. Ondorioz, hiru puntuko abantailaz bukatu du Lagun Arok lehen laurdena (27-24).
Bigarren laurdenean etorri da Real Madrilen erreakzioa. Messinaren mutilek erritmoa bizitu eta defentsa gogortu zuten. Hori dela eta Gipuzkoa Basketek arazoak izan zituen erasoan eta madrildarrak aurretik iritsi ziren atsedenaldira (45-54).
Atsedenaldiaren ondoren Real Madrilek aurreko laurdenetan lortutako abantaila handitu zuen hirugarren laurdena 21 puntuko abantailarekin bukatuz.
Azken laurdenean Real Madrilek ez zuen arazorik izan garaipena eskuratzeko eta 72-96 irabazi zuen. Porrot honekin Lagun Arok bere bolada txarrarekin jarraitzen du.
Fitxa teknikoa:
72.- Lagun Aro GBC:Sanchez (8), Detrick (4), Panko (15), Ignerski (16), Doblas (9) -hasierako bostekoa- Hopkins (2), Barbour (4), Miralles (8), Lopez Vinuesa (6),Uriz.