Chapin
Xerez-Osasuna (1-2): Puntu garrantzitsuak gorritxoentzat
Erredakzioa
Jose Antonio Camachoren taldeak garaipen garrantzitsua erdietsi du ligako azken sailkatuaren aurka Monrealen eta Camuñasen golekin. Sailkapenean 23 puntu dituzte nafarrek.
Osasunak Xerez Deportivo garaitu zuen (1-2). Gorritxoak azken sailkatua baino pixka bat hobeto aritu ziren.
Xerezek hartu zuen ekimena aurreneko minutuetan eta bosgarren minuturako jaurtiketa bi egin zituen, arrisku eskasekoak. Gorositoren mutilen nagusitasuna ezerezean utzi zuen Monrealek bederatzigarren minutuan gol eder batekin.
Golaren ostean Xerez golaren bila abiatu behar zen, baina bakarrik Momok, erdi punta inguruan, sortzen zituen aukerak. Momok berak asmatu zuen berdinketaren golaren jokaladia. Kanariarrak baloia erdiratu eta Mario Bermejok burukada onarekin banakoa egin zuen.
Xerezen berdinketarekin etxeko zaleen itxaropenak berpiztu zuen, baina ezinezkoa zirudien. Osasunak baloiaren jabetza zuen eta Renanen inguruan zebilen sarri, arrisku gutxi sortuta.
Atsedenaldiaren ostean, Osasunak Arandaren buruan aukera polita izan zuen, baina langa ondotik atera zen baloia. Lau minutu geroago, Pandiani ez zen heldu Juanfranen erdiraketara.
82. minutuan, Massoudek Juanfran eskuinean utzi zuen. Honek, Casado atzean utzi, pasea egin zion Camuñasi eta honek Camachoren taldearen bigarren gola egin zuen.
Fitxa teknikoa:
1 - Xerez: Renan, Redondo, Bergantiños (Viqueira, 69. min.), Leandro, Bermejo, Momo (Míchel, 73. min.), Orellana (Abel, 59. min.), Carlos Calvo, Casado, Aythami eta Keita.
2 - Osasuna: Ricardo, Azpilikueta, Monreal, Flaño, Nekounam, Puñal, Pandiani (Dady, 86. min.), Juanfran, Camuñas (Alan Baro, 90. min.), Aranda (Massoud, 69. min.) eta Sergio.
Golak: 0-1, 9. min., Monreal; 1-1, 21. min., Bermejo; 1-2 82. min., Camuñas.